
Ponpoi giltzatakoak sortzeko tailerra antolatuko du Gurasolagun ekimenak
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Hego Uribeko Berbalagunak
Gurasolagun ekimenaren baitan, ponpoi giltzatakoak sortzeko tailerra antolatuko dute Hego Uribeko Berbalagunek Galdakaon. Saioa barikuan, martxoak 14, izango da eta hemen batu dugu izena emateko jakin beharrekoa.
Familian euskaraz aritzeko helburua du Berbalagunen Gurasolagun ekimenak eta horretarako hainbat ekintza antolatzen dituzte urtean zehar. Aurten bi antolatu dituzte honezkero, eta bakoitzean bederatzi familia batu ziren.
Gurasolagunen urteko hirugarren saioa aldiz barikuan, martxoak, 14, izango da, eta ponpoi giltzatakoak sortzeko tailerra izango da. Saioa Barandian AEK euskaltegian izango da 17:15ean eta parte-hartzeko izena ematera animatu antolatzaileek, galdakao_berba@aek.eus helbidera idatziz, plazak mugatuak direlako.
Antolatzaileek azaldu dutenez, saioa 3 urte aurrerako umeentzat egokia da, eta familiek saioan bertan jasoko dute materiala.