
Urtats Gomez, txapeldunorde Espainiako Udaberriko Igeriketa Irekian
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Richard Gomez
Urtats Gomez galdakoztarrak Sabadellen martxoaren 5etik 9ra antolatu zen Espainiako Udaberriko Igeriketa Irekian parte hartu zuen eta 200 metro tximeleta proban zilarrezko domina lortu zuen. Bere zazpigarren domina da Espainia mailako lehiaketa batean.
Sabadellek Espainiako Udaberriko Igeriketa Irekia hartu zuen martxoaren 5etik 9ra eta lehiaketan adin ezberdinetako ehunka igerilarik parte hartu zuen, haien artean Urtats Gomez galdakoztarrak.
Gazteak 400 metro libre, 100 metro tximeleta, 800 metro libre eta 200 metro tximeleta probak igeri egiteko sailkatu zen eta azken honetan txapeldunorde izan zen, zilarrezko domina eskuratuz.
Domina hau Gomezek Espainia mailan lortu duen zazpigarrena da, parte hartu duen maila guztietan dominak eskuratuz.