
Euskaraldiak bere Hamaikakoa aurkeztu du Galdakaon, emakumez osatua
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
Maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurtengo Euskaraldia eta atzo egin zuten Galdakaon honen aurkezpena. Ekitaldian herrian ekimenaren aurretik egingo diren ekintzak iragarri zituzten, eta baita aurtengo Hamaikakoa ere. Hemen batu ditugu Galdakaoko Euskaraldiko ordezkariak izango diren hamaika emakumeen izenak.
Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean. Galdakaok bat egingo du aurten ere egitasmoarekin, eta atzo aurkeztu zituzten xehetasunak, Gandasegiko arkupeetan egindako ekitaldian.
Maria Casillas kirolari galdakoztarrak gidatu zuen saioa eta herritarrei Euskaraldian izena emateko deia egin zieten antolatzaileek. Gaur ireki da ekimenean izena emateko epea eta hori egiteko bideak Euskaraldiaren webgunea eta Galdakaon zehar jarriko diren buzoiak dira.
Bestalde, aurtengo Hamaikakoa aurkeztu zuten ekitaldian, emakumez osatutakoa. «Euskararen biziraupenean eta trasmisioan egindako lanak genero ikuspegia ere behar duenez, emakumeek aitortza berezia merezi dute» azpimarratu zuen Galdakaoko Euskaraldirako Herri Batzordeak.
Hauek dira aurtengo Galdakaoko Hamaikakoa osatzen duten emakumeak, E-tik hasita, ezkerretik eskuinera:
Miren Alapont Etxaniz
Erabide elkarteko lehendakaria da eta Ahobizi gisa hartuko du parte Euskaraldian.
Irati Astigarraga Santamaria
Momoak taldeko kidea eta Ahobizi gisa hartuko du parte Euskaraldian.
Nahia Ferreras Legarreta
Galdakaoko bolei taldeko entrenatzailea da eta Ahobizi gisa hartuko du parte Euskaraldian.
Amaiur Uriarte Diez
Ludotekako begiralea da Argizaiko bere kideekin batera. Ahobizi rola jokatuko du Euskaraldian.
Oihana Lazpita Arana
Kilika dendako arduraduna eta Gu dendari elkarteko kidea. Ahobizi.
Rebeka Vicente Carranza
Euskara ikasten ari da euskaltegian eta Urreta eskolako gurasoa da. Belarriprest izango da.
Edurne Espilla Etxebarria
Galdakaoko BN alkatea eta Ahobizi gisa parte hartuko du Euskaraldian.
Karmele Ormaetxea Telleria
Herri mugimenduko kide historikoa eta Ahobizi gisa parte hartuko du Euskaraldian.
Maite Viteri Martinez
Aperribai Auzo Elkarteko kidea eta Belarriprest gisa arituko da Euskaraldian.
Vicenta Olea Gojenola
Jubilatuen elkarteko kidea da eta Belarriprest rola izango du Euskaraldian.
June Sanchez Arrarte
Zizpa gazte mugimenduko kidea da eta Ahobizi gisa hartuko du prest Euskaraldian.