
ARGAZKIAK | Arrakastaz antolatu zen atzo Usansoloko Binakako Duatloiaren bigarren edizioa
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Peio Zamalloa
U113 taldeak arrakastaz antolatu zuen atzo, martxoak 16, Usansoloko Binakako Duatloiaren bigarren edizioa. Ehunka kirolari batu zituen txapelketak eta han izen zen BINKE, 100 argazki koloretsu hauek batzeko.
Atzo, martxoak 16, 11:00etatik aurrera, U113 triatloi taldeak antolatutako Usansoloko Binakako Duatloia lehiatu zen, ehunka kirolarien parte-hartzearekin, haien artean talde usansolotarrekoak eta baita Triathlon Galdakao taldekoak.
Parte-hartzaileek 5 kilometro egin dituzte korrika, beste 20 bizikletaz eta azkenik 2,5 kilometro korrika berriz. Bikote bakoitzaren partaide biek egin behar zituzten probako hiru modalitateak.
Txapelketan izan zen BINKE, eta hemen batu ditugu honek emandako 100 irudi:
































































































