
Herritarrei aurrekontuen berri emateko asanblada antolatu du Usansoloko Udalak biharko
TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Usansoloko Udalak lehen aldiz kudeatuko du bere aurrekontua, 8,9 milioi eurokoa, eta herritarrei honen berri emateko asanblada antolatu du biharko, martxoak 26, Txapelenan.
Usansoloko kudeaketa batzordeak otsailaren 27an egin zuen osoko bilkura eta honetan, besteak beste, aurtengo aurrekontuaren inguruan eztabaidatu zuten alderdiek. Guztira 8,9 milioi eurokoa izango da eta lehen aldiz kudeatuko du bere kabuz Usansolok, iaz Galdakaoko Udalak eta Aldundiak egin zutelako.
Aurrekontua hainbat arlotara bideratuko du Udalak, BINKEk jaso zuen moduan, eta hauen berri eman nahi die herritarrei. Horretarako asanblada irekia antolatu du biharko, martxoak 26.
Saioa Txapelenako bigarren solairuan izango da 19:00etan eta aurrekontuen, egungo egoeraren eta etorkizuneko ikuspegien inguruan arituko dira.