
Euskaraldia izango dute hizpide martxoko Barikupasa saioan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Bihar, martxoak 28, antolatuko dute hilabete honetako Barikupasa saioa. Kurtzeko plazan izango da eta Euskaraldia landuko dute.
Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean. Galdakaok bat egingo du aurten ere egitasmoarekin eta duela bi aste aurkeztu zuten herriko Hamaikakoa, BINKEk jaso zuen moduan.
Egistamoaren aurretik motorroak berotzen jarraitzeko, Euskaraldia hizpide izango duen saioa antolatuko du Barikupasa ekimenak hilabete honetan.
Saioa bihar, martxoak 28, izango da, eta plazak mugatuak direnez, aurretik izena ematea beharrezkoa da, formulario baten bitartez. Oraingoan, izen, abizen eta harremanetan jartzeko moduaz gain, bakoitzak jokatuko duen rola
aukeratu beharko du: ahobizi edo belarriprest.
Gai nagusiari dagokionez, familiek, haurrekin batera, eguneroko hizkuntza ohiturei buruz hausnartuko dute, eta Euskaraldian izena emateko zein argazki jendetsua egiteko ere aprobetxatuko dute.