
ARGAZKIAK | Zazpi Trokak mendi-lasterketak ehunka korrikalari batu zituen Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIAK: Ander Elordui
Zazpi Trokak mendi-lasterketaren laugarren edizioa antolatu zuen zapatuan Ganguren Mendi Taldeak Galdakaoko inguruetatik zehar. Probak ehunka korrikalari bati zituen eta BINKE ere han izan zen, 36 argazki eder hauek batzeko.
Aurten ere Ganguren Mendi Taldeak Zazpi Trokak mendi-lasterketa antolatu du eta zapatuan, apirilak 5, izan zen laugarren edizioa. Ehunka lagun batu zituen lasterketak Galdakaoko inguruetan eta bi ibilbide egiteko aukera izan zuten parte-hartzaileek.
Batetik, 22,5 kilometrokoa egin zuten laugarren edizio honetan parte hartu zuten hainbatek eta beste hainbatek aldiz, 15,9 kilometrokoa.
Luzera edozein izanda, giro ederra bizi izan zen lasterketaren hasieran eta ibilbide osoan zehar, eta han izan zen BINKE 36 argazki eder hauek batzeko.























