
Antton Telleriak ‘Ninini’ bakarrizketa eskainiko du Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Kulturklik
Antton Telleriak bere buruarekin duen harremanaren inguruko ‘Ninini’ bakarrizketa eskainiko du barikuan, apirilak 11, Torrezabal Kultur Etxean. Saioa egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasunz egingo baitu etengabe, «baina zintzotasunez».
‘Nekatutak’ bakarrizketaren arrakastaren ostean, bere bigarren komedia ikuskizuna aurkezten ari da Antton Telleria. ‘Ninini’ du izena eta barikuan, apirilak 11, Torrezabal Kultur Etxean eskainiko du.
Saioa egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina zintzotasunez. «Bakarrizketa honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobe beharrez. Hitz egingo digu bere buruarekin duen harremanaz, bere izenaz, bere bikotekideaz, komikoa izateaz eta bertsolaria ez izateaz», azaldu dute Udaletik.
Ikuskizunerako sarrera gutxi geratzen dira honezkero, eta ohiko webgunean erosi daitezke.