BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

      2025-06-06
      0
    • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

      2025-06-06
      0
    • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

      2025-06-06
      0
    • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

      2025-06-06
      0
    • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

      2025-06-06
      0
    • Usansoloko erdigunean Metro geltokia eskatzeko batuko dira bihar berriz

      2025-06-05
      0
    • Unkina eskolako jaia bihar antolatuko dute, puzgarri eta diskofestarekin

      2025-06-05
      0
    • EGITARAUA | Berezikoetxeko jaiak ospatuko dira asteburuan

      2025-06-05
      0
    • Maria Casillas igerilari galdakoztarrak Europako errekorra hautsi du, 4×50 errelebotan

      2025-06-04
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Peio Duran: «Arku-tiroak arreta eta urduritasuna lantzen laguntzen du»

      2025-03-24
      0
    • Imanol Aguilar: «El Chico Diva naizenean indartsu eta boteretsu sentitzen naiz»

      2025-02-26
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-05-26
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • «Zaintiratu- bedarrak», Manu Etxebarria

      2025-03-24
      0
    • «Sanblasak Gorbeialdean», Manu Etxebarria

      2025-02-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Torrezabal Kultur Etxea, bizitzaz beteriko 30 urte

      2024-12-23
      0
    • Ane Alonsoren tatuajeak

      2024-10-21
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Galdakao zaintzeko eta bizikidetza sustatzeko kontzientziazio kanpaina jarri du martxan Udalak

Galdakao zaintzeko eta bizikidetza sustatzeko kontzientziazio kanpaina jarri du martxan Udalak

Galdakao
2025-04-16
230
0

TESTUA ETA IRUDIAK: Irati Alonso García

Galdakaoko Udalak herriaren zaintza eta bizikidetza sustatzeko kontzientziazio kanpaina abiatu du. Ekimenak lau ildo nagusi ditu: naturguneak babestea, txakurren gorotzak batzea gogoraraztea, kerik gabeko guneak errespetatzea, eta eremu publikoan dauden elementuak zaintzea.

Galdakao guztiona eta guztiok zaindu beharrekoa dela azpimarratu nahi du Udalak eta horretarako kontzientziazio kanpaina abaitu du. Herritarrek aurrekontu parte-hartzaileetan proposatutako neurriak eta kexak kontuan hartuz, lau ildo nagusiko kanpaina martxan jarri du.

Gaur, apirilak 16, aurkeztu dute kanpaina Edurne Espilla eta Maite Arandia zinegotziek. «Bizikidetzan aurrera egin nahi dugu eta horregatik, herritarren eskaerak kontuan hartuz, plan integrala egitea erabaki dugu», azpimarratu du Arandiak.

Bekean izan da agerraldia, izan ere, han hasi da kanpaina. Naturguneak babestea da honen lehen ildoa eta Bekea auzotik jarri dituzte honezkero kartelak herritarrak kontzientziatzeko. «Galdakao harrigarria da lema aukeratu dugu herrian harritzen gaituzten eremu asko ditugulako hurbil, oinez bisitatu ahal direnak», adierazi du Espillak. Beste naturgune batzuetan ere jarriko dituzte kartelak aurrerago, zaintza «oso garrantzitsua» dela gogorarazteko.

Kanpaina honen baitan Udalak bidali nahi duen beste mezuetako bat txakurren jabeei zuzenduta dago. «Hainbat kexa jasotzen ditugu eta jarraitu nahi dugu mezu argia bidaltzen: gorotzak batu behar dira. Horretarako ere kartelak jarriko ditugu aurrerago herrian zehar», azaldu du Espilllak.

Bestalde, kerik gabeko guneak errespetatzea ezinbestekoa dela gogorazi du zinegotziak: «Hasieran umeak dauden eremuetatik hasiko gara mezua zabaltzen kartelen bitartez: eskoletan, kiroldegietan… Eusko Jaurlaritzak ezarritako lekuetan».

Azkenik, eremu publikoa «guztiona eta guztiok zaindu beharrekoa» dela nabarmendu du Espillak, espazio publikoan dauden elementuak zaintzeko deia eginez. «Erabiltzea ondo dago, baina babestea ere», azpimarratu du.

«Lau ildo hauek azken helburu batera eramaten gaituzte: denon artean herriko txoko guztiak zaintzera», adierazi du. Hemen Espillaren hitzak kanpainaren inguruan:

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Haurrentzako hiri udalekuetan izena emateko epea apirilaren ...

Hurrengo albistea

Iskander Sagarminagak eta Eider Eibarrek hiru maratoi ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • AktualitateaAlbisteak

    ETS, Iseo & Dodosound, EH Sukarra eta Esne Beltza taldeak arituko dira Santakurtzetan

    2023-07-21
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Bagabiz Euskara Elkarteak egurrezko jolasak lantzeko saioa antolatuko du Galdakaon

    2023-04-14
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaoko VII. Duatloi Txikia martxoaren 12an antolatuko da

    2023-01-31
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Etxeko ekonomiari buruzko hitzaldia hartuko du bihar Torrezabalek

    2025-02-25
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Hurrengo urteetarako proiektuak aurkeztu zituen Galdakaoko Udalak herritarren aurrean

    2023-12-19
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Agintaldi «arduratsu eta eraginkorra» egin duela adierazi du Udal Gobernuak

    2023-04-05
    Galdakao

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Santander Master Series saskibaloi txapelketan parte hartu zuten sei galdakoztarrek

Saskibaloia duela urte luze utzi zuen emakume talde batek Nerbioi Rivers sortu zuen duela hiru urte eta ordutik hainbat txapelketetan...
  • EGITARAUA | Moto klasikoen kontzentrazioa, txapelketak eta herri bazkaria, Erletxeko jaietan

    Galdakao
    2025-06-06
  • Memoriaren inguruko dokumental bi eskainiko dira Torrezabal Kultur Etxean

    Galdakao
    2025-06-06
  • Mundialito Antiarrazista antolatuko dute Galdakaon lehenengoz

    Galdakao
    2025-06-06
  • Hil egin da Fernando García de Eulate udaltzain historiko galdakoztarra

    Galdakao
    2025-06-06

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu