
Urreta Taekwondo Taldeak sei domina lortu zituen Bizkaiko Benjamin Teknika Txapelketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Urreta Taekwondo Taldea
Bizkaiko Taekwondo Benjamin Teknika Txapelketa antolatu zen martxoaren 29an Bilboko Bizkaia Frontoian eta honetan parte hartu zuen Urreta Taekwondo Talde galdakoztarrak. Guztira sei domina lortu zituen eta hemen batu dugu irabazleen zerrenda.
Bilboko Bizkaia Frontoiak Bizkaiko Taekwondo Benjamin Teknika Txapelketa hartu zuen martxoaren 29an, ehunka kirolarien parte-hartzearekin. Urreta Taekwondo Talde galdakoztarra ere izan zen lehiaketan, eta taldeko ordezkari txikienak podiumera igo ziren kategoria guztietan.
Guztira sei domina lortu zituen talde galdakoztarrak, eta hauek dira irabazleen izenak:
- Julen Nieto: urrea
- Soumia Cherkaoui: zilarrea
- Iker Gonzalez: zilarra
- Lander Hernández: zilarra
- Renzo Vargas: zilarra
- Oier Palma: brontzea
Peio Fernández taldekideak ere parte hartu zuen, 7. postuan sailkatuz.