
EGITARAUA | Aperribaiko jaiak ospatuko dira eguaztenetik domekara bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Aperribaiko jaiak ospatuko dira eguaztenetik domekara bitarte eta horretarako hainbat ekintza antolatuko dituzte, txiki eta nagusientzat. Besteak beste, musika emanaldiak, kirol jarduerak eta janari txapelketak eskainiko dituzte sei egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Aurten ere jai giroz beteko dira Aperribai auzo galdakoztarreko kaleak maiatza hasierarekin batera. Eguaztenean hasi eta domekan amaituko dira eta Jai Batzordeak eta Udalak hainbat ekintza antolatuko dituzte, txiki eta nagusientzat.
Musika emanaldiak, tailerrak, janari txapelketak eta beste hainbat jarduera eskainiko dira Aperribain sei egunetan zehar. Hemen batu dugu egitarau osoa, egunez egun:
Apirilak 30, eguaztena
18:00 Ludoteka eta topagunea
19:00 Txokolatada
20:00 Pintxopote: txanpiak eta patatak
21:00 Pijamada
22:00 DJ Izkierdito kit kat
01:00 Dj Viktor Kordoba
Maiatzak 1, eguena
10:00 Paella lehiaketa
11:00 Haurrentzako koltxonetak
12:00 Haurrentzako igel txapelketa
14:00 Paella aurkezpena
16:00 Haurrentzako koltxonetak
16:00 Billar txapelketa Aperri tabernan
Maiatzak 2, barikua
18:00 Haurrentzako txokolatada
19:00 Pintxo-potea txosnan
Maiatzak 3, zapatua
14:00 Nagusientzako bazkaria dantzariekin
17:00 Taylor magoa
19:00 Haurrentzako askaria: Dominos Pizza
20:00 Txorizoa sagardo erara
21:30 Kuadrillen txapelketa
23:00 Basajaun erromeria
01:00 Mini motorren txapelketa, Molto
Maiatzak 4, domeka
11:00 Herri kirolak
11:30 Sukalki txapelketa
11:30 Patata tortilla txapelketa
12:00 Got talent txiki
13:00 Tortilla patata aurkezpena
16:00 Zozketa herrikoia
17:00 Kuadrillen txapelketaren sari banaketa
18:00 Jaien amaiera