
Imanol Etxebarria idazleak solasaldia eskainiko du astelehenean Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak Imanol Etxebarria galdakoztarraren ‘Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak’ liburua izango du aztergai astelehenean, maitzak 5, Peña Santa Cruzen antolatuko duen saioan. Idazlea izango da hitzorduan, parte-hartzaileekin solasean.
Hainbat motatako liburuak aztertzeko saioak antolatzen ditu Galdakaoko Leidu Irakurketa Taldeak urtean zehar. Astelehenean, maiatzak 5, Imanol Etxebarria galdakoztarraren ‘Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak’ izango dute aztergai Peña Santa Cruzen 18:30ean.
Irakasle lanetan dabil gaur egun galdakoztarra. Duela hilabete batzuk ordea, txikitatik entzundako istorioak eta bere buruan zituen ideiak plazaratzeko unea zela erabaki zuen, eta horren emaitza da ‘Hauts zaharren boterea. Arriskuak eta mehatxuak’ liburua.
BINKEri aitortu moduan, «errealitatea beste begiekin begiratzeko gonbidapena da liburua» da eta gonbidapen hau egingo die astelehenean Galdakaoko saioan parte hartuko dutenei.