
EGITARAUA | Galdakaoko XIII. Gazte Eguna zapatuan ospatuko dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Gazte Egunaren hamahirugarren edizioa zapatuan, maiatzak 10 antolatuko dute Galdakaon. Besteak beste, paella txapelketa, bazkari herrikoia eta kontzertuak izango dira. Hemen batu dugu egitarau osoa.
Beste urte batez, Galdakaoko Gazte Eguna antolatuko dute. Zapatuan, maiatzak 10, izango da eta aurrekoetan bezala, egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango dute herriko gazteek goizetik hasita.
Besteak beste, paella txapelketa, bazkari herrikoia eta hainbat talderen kontzertuak izango dira Kurtzeko plazan. Hemen batu dugu egitarau osoa:
11:00 Globo jokoa, Kirol Bizianen eskutik
14:30 Paella txapelketa
15:00 Bazkari herrikoia
16:00 Bazkalostea
18:00 Elektrotxaranga
21:00 Kontzertuak: Rally 48, Beranduegi, Dj La Traka eta Tri Dj