
Aterpe Eguna ospatu zuen atzo Ganguren Mendi Taldeak Arrabako zelaietan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ganguren Mendi Taldea
Urtero egin ohi duen moduan, Aterpe Eguna ospatu zuen atzo, maiatzak 4, Ganguren Mendi Taldeak Arrabako zelaietan. Dozenaka kide batu ziren hitzorduan, haien artean Begoña Altuna, taldearen sortzaileetako baten alaba.
Ganguren Mendi Taldeak 80 urte bete ditu aurten eta hau ospatzeko egitarau zabala prestatu du urte osorako. Atzo esaterako, maiatzak 4, Aterpe Eguna ospatu zuen Arrabako zelaietan.
Parte-hartzaileek 10 kilometroko ibilbidea egin zuten Pagomakurretik abiatuta eta ondoren taldeak garaikurrak banatuko dizkie bere bazkideei, 2024an egindako lorpenengatik. Paella dastatu zuten ere, ibilaldiko ibiltari guztiei oparitu zitzaiena.
Dozenaka lagun batu ziren hitzorduan, haien artean Begoña Altuna, taldearen sortzaileetako baten alaba. Lehen hamaika emakume bazkideetako bat izan zen Altunaren ama, klubaren bazkide fundatzailetzat hartzen direnak.