
Euskaraldiko txapak banatuko dituzte Galdakaon hurrengo egunetan zehar
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Otamotz
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten eta izen-ematea oraindik zabalik dagoen arren, txapen banaketa hasi dute Galdakaon honezkero. Hurrengo egunetan zehar jarraituko dute eta hemen batu ditugu txapak eskuratzeko lekuak eta ordutegiak.
Euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Euskaraldia ekimena maiatzaren 15etik 25era antolatuko da aurten, ‘Elkar mugituz egingo dugu’ lemapean. Izena emateko epea martxoaren 15ean hasi zen eta ehunka galdakoztarrek eman dute honezkero.
Ekimenarekin bat egiteko aukera maiatzaren 15era bitarte egongo da irekita eta webgune bitartez egin daiteke, eta baita herrian jarri diren buzoietan ere.
Ekimena heltzen den bitartean ordea, txapak banatzen hasi dira Galdakaon eta hurrengo egunetan ere jarraituko dute, toki eta ordutegi hauetan:
Maiatzak 8, eguena
17:00-19:00 Zamakoa gurutzean eta kiroldegi aurrean
Maiatzak 9, barikua
17:00-19:00 Urretan
19:00-21:00 Someran
Maiatzak 10, zapatua
12:00-14:00 Iturrondon
Maiatzak 14, eguena
17:00-19:00 Zamakoa gurutzean eta kiroldegi aurrean
Maiatzak 15, barikua
17:00-19:00 Zamakoa gurutzean eta kiroldegi aurrean
Maiatzak 16, zapatua
19:00-20:00 Kurtzean
Halaber, egunero udaletxean eskuratu daitezke txapak.