
Galdakao Futbol Taldeko gazteek Jubenilen Ohorezko Mailara igoera lortu dute
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakao Futbol Taldea
Galdakao Futbol Taldeko gazteek 2-1 irabazi zuten Gernika Klubaren kontra eta bigarren postuan sailkatu dira Jubenilen Preferente Mailan. Honi esker, Ohorezko Mailara igoera lortu dute eta liga horretan jokatuko dute hurrengo urtean.
Galdakaoko Santa Barbara futbol zelaiak partida erabakigarria hartu zuen maiatzaren 4an, Galdakao Futbol Taldeko gazteen eta Gernika Klubekoen artekoa.
Talde galdakoztarrak garaipena lortu zuen 2-1 eta honekin bigarren postuan sailkatu dira Jubenilen Preferente Mailan. Honi esker, Ohorezko Mailara igoera lortu dute eta liga horretan jokatuko dute hurrengo urtean.
Galdakao Futboletik taldearen denboraldi ona azpimarratu dute, «are gehiago jokalariek izan dituzten lesio guztiak kontuak hartuz». «Jubenil b taldetik igo diren jokalariei esker, azkenean helburua lortu dugu», nabarmendu dute.