
Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute zapaturako
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Peio Zamalloa
Aperribaiko frontoiak auzo horren IV. Bazkari Komunitarioa hartuko du zapatuan, maiatzak 17. Helburua «auzoetako bizilagunen artean sareak sortzea eta komunitate batu eta solidarioago bat eraikitzen jarraitzea» da.
Duela bederatzi urte jarri zen martxan Redes Aperribai elkartea, migranteek auzora heltzean faltan somatzen zuten sarea garatzeko helburuz. Bidean ordea, beste hainbat behar detektatu dituzte auzokideen artean eta horiei konponbidea bilatzen lan egiten du taldeak.
Halaber, hainbat ekintza antolatu ohi ditu urtean zehar, «bizilagunen artean sareak sortu eta komunitate solidarioago bat eraikitzen jarraitzeko helburuz».
Zapaturako, maiatzak 17, esaterako, Aperribaiko IV. Bazkari Komunitarioa antolatu dute. Bazkaria 13:30ean izango da auzoko frontoian eta 688727495 zenbakian izena eman behar da sareko kideek prestatuko duten otordurako.
Bazkalostean ere ekintzak izango direla adierazi dute antolatzaileek.