
Jugun argiteria jartzen ari da Galdakaoko Udala
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Auzotik Galdakao proiektuaren baitan hartutako erabakiak jarraituz, Jugun argiteria jartzen ari da Galdakaoko Udala. Beste lan batzuk ere egingo ditu aurrerago: errepidea asfaltatu egingo da eta ur horniduraren tuberiak aldatuko dira.
Herritarren parte-hartze aktibo eta eraginkorrari bide emateko helburuz, Auzotik Galdakao proiektua jarri zuen martxan Udalak. Honen baitan bilerak egin dituzte eta herritarrek auzoetan hobetu beharrekoak adierazi dituzte hauetan.
Lehenengo guneko bileretan, Aperribai, Agirre, Aspuru, Olabarrieta, Txistulanda eta Jugu auzoak batzen dituenenean, Jugun argiteria jartzeko beharra azaldu zuten herritarrek.
Eskaera horri erantzunez, auzo horretan argiteria jartzen hasi da Galdakaoko Udala, eta beste lan batzuk ere egingo ditu aurrerago: errepidea asfaltatuko du eta ur-horniduraren tuberiak aldatuko ditu.
Lan horietarako 80.000 euroko inbertsioa egingo du Udalak.