
Zamakoa Eraikuntzak enpresa galdakoztarrak CEBEK-en berdintasunaren saria jaso du
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Teresa Laespadaren sareetatik
CEBEK-ek, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak, maiatzaren 14an banatu zituen urte honetako sariak, Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian. Aurten Zamakoa Eraikuntzak enpresa galdakoztarrari eman dio Enpresan Bardin Pyme Saria eta Amaia Fernandez gerentea izan zen saria jasotzeko arduraduna.
CEBEK-ek, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak presidente berria aukeratzeko hauteskundeak egin zituen maiatzaren 14an, Euskalduna Jauregian. Guillermo Buces hautatu zuten eta ostean urteroko sari banaketa egin zuten enpresariek.
Aurtengo saridunen artean enpresa galdakoztar bat dago: Zamakoa Eraikuntzak. Zehazki, Enpresan Bardin Pyme saria jaso du, «lan-eremuan emakumeen eta gizonen aukera-berdintasuna bultzatzeko egindako jarduarerarengatik».
Amaia Fernandez (argazkian erdian) enpresako gerentea izan zen Euskalduna Jauregiko ekitaldian saria jasotzeko arduraduna, Teresa Laespada Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko foru diputatuaren eta Carolina Pérez CEBEK-eko presidente ohiaren eskutik.
«Eraikuntza gizonezkoak nagusi diren sektorea da eta guretzat sari hau egunero berdintasuna lortzeko egiten dugun lanari aitzatespena da», azaldu dio Fernandezek BINKEri.