
Denis Itxaso Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuak solasaldia eskainiko du bihar Galdakaon
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Andrea Comas
Bihar, maiatzak 19, Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburuak solasaldia eskainiko du Galdakaon. Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEko bozeramaileak moderatuko du hitzordua eta etxebizitza-politiken inguruan arituko dira.
Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agendako sailburua Galdakaon izango da bihar, maiatzak 19. Politikariak solasaldia eskainiko du Herriko Etxean, 19:00etan.
Victor Trimiño Galdakaoko PSE-EEko bozeramaileak moderatuko du hitzordua eta etxebizitza-politiken inguruan arituko dira.
«Politika hauei Galdakao bezalako udalerriei nola eragiten dieten azalduko du sailburuak», adierazi dute Galdakaoko PSE-EEtik.