
Baleuko produktorak Galdakaon grabatuko du ‘Odol Ilargia’ telesaila
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
EITBn emitituko den ‘Odol Ilargia’ telesaila hainbat herritan grabatuko dute, haien artean Galdakaon. Grabaketa lanak herriko zenbait puntutan egingo dira, aipagarriena Elexaldeko kiroldegia.
Odol Ilargia’ telesailaren grabaketa lanak hasiko dituzte hurrengo asteetan, ondoren EITBn emititzeko. Hainbat herritan egingo dituzte David R. Losadak zuzendutako lanaren grabaketak, haien artean Galdakaon.
Ekainaren 9tik uztailaren 11ra bitartean egingo dira grabaketak Galdakaon, herriko hainbat puntutan, eta Elexaldeko kiroldegia izango da aipagarriena. Futbol zelaia eta bertako aldagelak plato gisa erabiliko dira.
Kastingaz arduratzen ari den enpresa, Modfie, Bizkaian bizi diren 16 eta 80 urte bitarteko neska eta mutilen bila ari da, baita 11 eta 13 urte bitarteko mutilen bila ere. Izena eman daiteke honezkero enpresaren webgunearen bitartez.
Enpresak Movistar+, Disney+ eta Netflix plataformetarako hautatze prozesuak kudeatu ditu, besteak beste, eta ‘Allí abajo’, ‘Un beso de película’, ‘La infiltrada’ edo ‘Marco’ filmetan parte hartu du. ‘Odol Ilargia’ telesailaren kasuan, Julen eta Ibai lagun banaezinen istorioa azalduko du lanak.