
Adiskidek Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du bihar Kurtzean
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Martin RM
Nagusien Herriarteko Pilota Txapelketa jokatuko du Adiskide Pilota Elkarteak bihar, maiatzak 21, Galdakaoko Kurtzea frontoian. Guztira hiru partida izango dira, guztiak Iurretaren kontra.
Aurtengo Ibilaldia antolatuko du Eguzkibegi Ikastolak asteburuan eta honen ondorioz, Adiskide Pilota Elkarte galdakoztarraren partidek egun eta ordutegi bereziak izango dituzte aste honetan.
Bihar, maiatzak 21, Nagusien Herriarteko Txapelketa jokatuko du Adiskidek Kurtzea frontoian. Hiru partida izango dira guztira 18:00etatik aurrera, denak Iurretaren aurka:
- Ulibarri eta Ibargarai kadete mailan
- Gontzal eta Urko Agirre jubeniletan
- Gaizka Carregal eta Sergio Sainz nagusien mailan
Barikuan ere partida berezia hartuko du ere Kurtzeak, izan ere, Bizkaiko 4 1/2ko Txapelketako final laurdenak jokatuko ditu Carregalek bere taldekide Jon Legorbururen kontra.
Zapatuan aldiz, Adiskideko eskola mailako pilotariek Gallartaren aurka jokatuko dute Herriarteko Txapelketaren bigarren fasea, lehenengo fasea arrakastaz gainditu ondoren. Partida hauek Gallartan bertan izango dira.
