
Torrezabal Kultur Etxea itxiko dute asteburuan, konpontze-lanak egiteko
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Jon Gomez Garai
Galdakaoko Udalak egindako ikuskapen batek agerian utzi zuen Torrezabal Kultur Etxeko instalazio elektrikoa mantentzeko eta konpontzeko lanak egin behar zirela. Lan horiek asteburu honetan egingo dituzte eta ondorioz itxita egongo da aretoa.
Torrezabal Kultur Etxeko instalazio elektrikoa mantentzeko eta konpontzeko lanak egin behar zirela utzi zuen agerian Galdakaoko Udaleko Hirigintza eta Obra Arloak egindako ikuskapen batek. Lan hauek bihar eta etzi egingo dituzte eta honen ondorioz asteburuan itxita egongo da aretoa.
Lanek instalazioaren koadro elektriko orokorrari eragiten diote, eta ezin da egin Torrezabalen jarduera dagoenean. «Jarduera garrantzitsua da eraikinaren funtzionamendu elektriko egokirako eta dagoen programazio zabala normaltasunez aurrera eraman ahal izateko», adierazi dute Udaletik.
Horregatik, eta «programatutako jarduerari ahalik eta gutxien eragiteko asmoz», lanak egun horietan egitea erabaki da. Zapatuan ez dago inolako jarduerarik programatuta eta domekan Ibilaldia izango da Galdakaon, herrian zeharreko egitarau zabalarekin.