
Igeriketa Egokituko Euskal Ligako jardunaldia hartuko du Urreta kiroldegiak domekan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: RedTiger9
Igeriketa Egokituko Euskal Ligaren azken jardunaldia hartuko du domekan Galdakaoko Urreta kiroldegiak. Lehiaketa 10:30ean hasiko da eta guztira 63 igerilarik hartuko du parte.
Domekan, maiatzak 25, Igeriketa Egokituko Euskal Ligako azken jardunaldia hartuko du Galdakaoko Urreta kiroldegiak. Beroketak 09:30ean hasiko dira eta lehiaketa aldiz ordubete beranduago, hiru ordu inguruko iraupenarekin.
Proban izena eman duten 63 igerilarik hartuko dute parte, 35 gizonezkok eta 28 emakumezkok. Horiek bederatzi klubetakoak dira: Bizkaiko hiru, Arabako bi, Gipuzkoako bi eta Kataluniako bat. Azken jardunaldia izanda, gizonezkoen eta emakumezkoen hiru lehiakide onenek eta klub onenak sariak jasoko dituzte Urretan.
Urreta kiroldegiko igerileku handian izango da lehiaketa, eta beraz, gainontzeko erabiltzaileek ezingo dute erabili. 14:00etatik aurrera abonatuek erabiltzeko libre egotea aurreikusten da, behin probak amaituta, Udalak jakinarazi duenez.
