
Euskal Herriko jaiak izango dituzte hizpide maiatzeko Barikupasa saioan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: DV
Barikuan, maiatzak 30, antolatuko dute hilabete honetako Barikupasa saioa. Kurtzeko plazan izango da eta Euskal Herriko jaiak landuko dituzte.
Hilabete honetako Barikupasa ekimenaren saioa barikuan, maiatzak 30, izango da eta oraingoan Euskal Herriko jaiak izango dira hizpide. Hitzordua Kurtzeko plazan izango da, 17:15etik 18:15era.
Antolatzaileek adierazi dutenez, saioan pintxo prestaketaz, euskal dantzen erronkaz, herri kirolez, txaranga tresnez eta abarrez gozatzeko aukera izango da. Aurrekoetan bezala, ekimenean parte hartzeko aurrez izena eman behar dute Galdakaoko familiek, online eskuragarri dagoen formularioa betez.
«Nabarmentzekoa da guraso edo tutoreek ere jolas egitea ezinbestekoa dela, helburua familiako hizkuntza dinamika osoan eragitea baita. Izan ere, euskara belaunaldi batetik bestera transmititzeko, beharrezkoa da etxeko hizkuntza ohituretan eragitea eta guraso zein tutore eta haurren arteko hizkuntza dinamikak aztertzea», azaldu du Udalak.