
N-634 errepideko bi zati moztuko dira gauez gaurtik barikura bitarte
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala
Errepidea mantentzeko lanak direla eta, N-634 errepidearen bi zati itxita egongo dira gaurtik, ekainak 17, barikura bitarte. Eraginak gaueko ordutegian izango dira, 22:00etatik 06:00etara.
N-634 errepidearen bi zati itxita egongo dira gaurtik, ekainak 17, barikura bitarte, Bizkaiko Foru Aldundia egiten ari den errepidea mantentzeko lanak direla eta. Eraginak gaueko ordutegian izango dira, 22:00etatik 06:00etara.
Alde batetik, Aperribaiko norabide aldaketa egiteko erraila, Donostiarako noranzkoan, erabat moztuta egongo da ordutegi horretan. Trafikoaren ordezko ibilbide bat erabili ahal izango da: Donostiarako norabidean joan ezkero, Irubideko biribilgunean aldatu ahal izango da norabidea Bilbo aldera joateko.
Bestalde, Urbi zubia ere erabat itxita egongo da Donostiarako noranzkoan. Kasu honetan ere Irubide biribilgunean norabide aldaketa egitea izango da alternatiba, Agirre Lehendakariaren etorbiderantz abiatuz.