
Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona, txapeldun Bilbao Jokoan saskibaloi lehiaketan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Ibon Lopez de Letonak bidalitakoa
Pasa den asteburuan Bilbao Jokoan saskibaloi 3×3 lehiaketa antolatu zen Bilbon. Honetan txapeldun izan ziren Jon Gomez eta Ibon Lopez de Letona galdakoztarrak, eta baita Leyre Vindel Ibaizabal Saskibaloi Taldeko jokalaria.
Artxandako kiroldegiak Bilbao Jokoan saskibaloi 3×3 lehiaketaren lehen edizioa hartu zuen pasa den asteburuan eta honetan parte hartu zuen Bilbao Miners taldeak.
Talde honek hainbat kategoriatan lortu zuen garaipena, besteak beste, 17 urte azpiko gizonezkoetan eta emakumezkoetan. Bi talde hauetan Jon Gomez galdakoztarra eta Leyre Vindel Ibaizabal Saskibaloi Taldeko jokalariak aritu ziren, hurrenez hurren.
Ibon Lopez de Letona galdakoztarra ere txapelketako garaile izan zen, Bilbao Minersen entrenatzailea izan baitzen.
