Ane Gurtubai galdakoztarra, Euskadiko sprint triatloi txapelduna

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Joseba Gurtubayren sareetatik

Ekainaren 21ean Euskadiko Sprint Triatloi Txapelketa lehiatu zen Lekeition eta honetan parte hartu zuen Ane Gurtubai galdakoztarrak. Gaztea laugarren postuan heldu zen helmugara sailkapen orokorrean eta Euskadiko lehiaketari dagokionez aldiz, azkarrena izan zen eta beraz, txapelduna.

Ane Gurtubai galdakoztarrak sasoi onean jarraitzen du eta garaipen berri bat lortu zuen pasa den asteburuan. Ekainaren 21ean Euskadiko Sprint Triatloi Txapelketa lehiatu zen Lekeition eta ehunka kirolarik parte hartu zuen, haien artean Gurtubai.

Galdakoztarra laugarren postuan heldu zen helmugara sailkapen orokorrean eta Euskadiko lehiaketari dagokionez aldiz, azkarrena izan zen eta beraz, txapelduna.

Galdakaoko triatloi taldeko kirolariak 01:11:06ko denbora egin zuen zirkuitu honetan: 750 metro igeriz, 5 kilometro bizikletaz eta 20 kilometro korrika.