BINKE

Goiko menua

  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

Menu nagusia

  • Albisteak
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
  • Nor gara?
    • Lantaldea
    • Publizitatea
    • Gure egutegia
    • Babesleak
  • Binkekideak
    • Binkekideen zozketak
    • Egin zaitez Binkekide
  • Harremana

logo

  • Albisteak
    • Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

      2025-06-30
      0
    • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

      2025-06-30
      0
    • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

      2025-06-30
      0
    • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

      2025-06-30
      0
    • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

      2025-06-30
      0
    • Urreta kiroldegia itxiko dute bihartik abuztuaren 31ra bitarte

      2025-06-30
      0
    • Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ditu Galdakaoko Udalak

      2025-06-30
      0
    • Aperribaiko Sareak Ehuntzen proiektuari eman dio pintxo solidarioaren dirua Peña Santa Cruzek

      2025-06-27
      0
    • Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua urtebetez soilik luzatzea adostu zuen Galdakaoko udalbatzak

      2025-06-27
      0
    • Aktualitatea
    • Aginke!
    • Sormene
    • Kabitik
  • Elkarrizketak
    • Ane Irazola eta Emilio Mardaras: «Euskadiren historia ezagutzera ematea du helburu Sabino ...

      2025-06-23
      0
    • Fran Sierra: «Astrologia ez da magia, zeruaren irakurketa sinbolikoa baizik»

      2025-06-23
      0
    • Ibon Lopez de Letona: «FIBA Europa Kopa irabaztea merezi genuela sentitzen dut ...

      2025-05-26
      0
    • Ines Vaquero eta Nagore Ugarriza: «Da Capo Musika Banda publiko gazteagoa erakartzea ...

      2025-05-26
      0
    • Jone Calzada: «Etxetik irteteko independentzia da gehien faltan botatzen dudana»

      2025-05-26
      0
    • Sandra Bustamante (Koala Baby): «Saltoki handiek baino kalitate hobeko zerbitzua eskaini behar ...

      2025-05-26
      0
    • Maitane Salvador 'Mahessatay': «Espiritualitatea nork bere ariman sinestea da»

      2025-04-23
      0
    • Josu Etxaburu: «Ale bakoitzak lagunduko du Euskal Herria nahi dugun modukoa izaten»

      2025-04-23
      0
    • Unai Sánchez: «Niretzat ametsa da Athletic Clubeko jokalaria izatea»

      2025-03-24
      0
    • Elkarrizketa orokorrak
    • Enbaxadoreak
    • Berton inde
    • Gurera etorriak
    • Taldeka
    • Ostike!
  • Iritziak
    • «Elaia gurean», Manu Etxebarria

      2025-06-23
      0
    • «Aho bizi eta 'hogar'-etan bizi», Irati Bediaga

      2025-06-18
      0
    • «Isilaldia», Ainara Artetxe Izaskun Rekalderen lagunaren iritzia

      2025-06-14
      0
    • «Galdakanoko lehen eskola», Aitzol Altuna

      2025-05-26
      0
    • «Ibilaldia 2025», Manu Etxebarria

      2025-05-26
      0
    • «Euskaraldia, euskaldun moduan armairutik ateratzeko aukera ederra», Ainhitze Bizkarralegorra

      2025-05-19
      0
    • «Galdakaoko ondare historiko-artistikoa II», Estibaliz Apellaniz

      2025-04-23
      0
    • «Taloak», Manu Etxebarria

      2025-04-23
      0
    • «Zapalkuntza ahaztua», Andrea Arrizabalaga

      2025-03-24
      0
    • Ohiko kolaboratzaileak
    • Herritarren iritziak
    • Gure berbaz
  • Erreportajeak
    • Santiago Amillanoren argazkiak

      2025-06-23
      0
    • Mundutik Galdakaora euskara tarteko

      2025-06-23
      0
    • Nola eragin du itzalaldi elektrikoak Usansolon?

      2025-04-28
      0
    • Adiskide Pilota Elkartea, 50 urte pilota eta herriaren arteko harremana estutuz

      2025-04-23
      0
    • Eva Naranjoren argazkiak

      2025-04-23
      0
    • Ganguren Mendi Taldea, 80 urte naturaz eta bizipenez beterik

      2025-02-24
      0
    • Bekeakoei esker 1933an eraikitako zubiaren historia

      2025-01-20
      0
    • Eguzkibegi Ikastola: «Ikasleen aniztasunari erantzun pertsonalizatua ematen diogu» | Publierreportajea

      2025-01-17
      0
    • ARGAZKIAK | Errege Magoak eta Gabone Izarra Galdakaon izan ziren

      2025-01-17
      0
    • Erreportajeak
    • Atzera begira
  • Multimedia
    • Bideoak
    • Argazkiak
  • Hauspotu
Aktualitatea
Hasiera›Albisteak›Aktualitatea›Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

Galdakao
2025-06-30
88
0

TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: Galdakaoko Udala

Gaur, ekainak 30, hasi dira Txomin Egileor kalea guztiz berritzeko lanak. Besteak beste, Zuhatzutik Plazakoetxera doan erreia kenduko da eta bidegorria jarriko da.

Auzokideen eskaerei erantzunez eta ingurune seguruagoa, irisgarriagoa eta iraunkorragoa egiteko helburuz, Galdakaoko Udalak guztiz berrituko du Txomin Egileor kalea. Lanak gaur, ekainak 30, hasi dira.

Obra hauei esker Zuhatzutik Plazakoetxeraino doan erreia erabat kenduko da, eta zirkulazioaren noranzko bakarra utziko da, «espazioaren banaketa eraginkorragoa izan dadin».

Obrek irauten duten bitartean, Galdakaoko hirigunera ibilgailuetan sartzeko, Txomin Egileorreko bizilagunek BI-625 errepidera jo beharko dute Basaurirako noranzkoan, eta handik N-634 errepidera sartu Galdakaoko noranzkoan, Iru-Bideko biribilgunea hartuz. Galdabusak ere ibilbide hori egin beharko du; bere ibilbidea pixka bat luzatuko da, baina ez da geralekurik kendu behar izango.

Berregokitze lanak amaitu ondoren, auzokideek Zuhatzu eta N-634 errepideko biribilgune berria lotuko dituen zubitik sartu ahal izango dira Galdakaoko erdigunera. Hala ere, trafikoaren gaineko eragina ezin izango da konpondu zubi horren obra amaitu arte. Ildo horretan, Udala «proiektuak koordinatzeko eta kaltetuei ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko lanean ari da, eta hobekuntza guztiek epe luzera izango duten eragin positiboa gogorarazten du».

Bidegorri berria sortu, espaloiak zabaldu eta argiteria hobetu

Zuhatzutik Plazakoetxeraino doan erreia kenduz, errepide ondoko espaloiak zabaldu ahal izango dira, oinezkoak errazago igaro daitezen. Zabalik mantenduko den erreiari dagokionez, asfaltoa berrituko da eta bi zebrabide berri jarriko dira sakaguneekin, horietako bat 20. zenbakiaren aurrean eta bestea 30. zenbakiaren aurrean. Elementu horiek segurtasuna handituko dute, ibilgailuen abiadura murriztuz, baita irisgarritasuna ere, espaloiaren altuera berean joango baitira.

Proiektuaren barnean bidegorri bat ere jarriko da, Plazakoetxetik Hermano Víctor kaleraino joango dena, adinekoen egoitzaren pareraino. Beraz, berritutako tarte osoa zeharkatuko du bidegorriak eta garraio iraunkorragoen erabilera sustatuko da. Era berean, arrapala berri bat eraikiko da Txomin Egileorretik Ibaizabal ibaiaren ertzeraino sartu ahal izateko, ingurune natural horretan aisialdirako espazioa zabalduz.

Aurreikusitako hobekuntzen artean, argiteria publikoko sistema jasangarriagoa, eraginkorragoa eta eguneratua ere instalatuko da, gauean ikuspena hobetuko duena. Eta, azkenik, kalean airetik doazen kableak lurperatzeko aprobetxatuko da esku hartzea, horrela segurtasuna hobetuz eta paisaia ordenatuagoa eta atseginagoa lortuz.

Albiste honekin lotuta...

Aurreko albistea

Merkataritza eta ostalaritza sustatzeko 300.000 euro bideratuko ...

Hurrengo albistea

Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean ...

0
Partekatu
  • 0
  • +

Kategoria bereko albiste gehiago

  • Aktualitatea

    Galdakaoko udalbatzak Estatuko Abokatutzaren errekurtsoari helegitea jartzea onartu zuen atzo

    2023-01-27
    Usansolo
  • AktualitateaAlbisteak

    Indonesia, Errumania, Mexiko eta Uganda aurten Folklore Bizian jaialdian

    2023-07-14
    Binke
  • Aktualitatea

    Itxaso Hernandezek domina bi lortu zituen Iruñeko Taekwondo Openean

    2024-11-12
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Galdakaok 14,8 milioi euroko aurrekontu aldaketa onartu du, bi urtetan burutzeko

    2023-05-05
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Barrualde-Galdakaoko ESIak Avedis Donabedian Fundazioaren kalitate-saria jaso du

    2024-05-10
    Galdakao
  • Aktualitatea

    Batzar Nagusietan izan dira gaur zenbait usansolotar

    2021-11-24
    Usansolo

AKTUALITATEA

Aktualitatea

Xabier Capetillo, Euskadiko txapeldunorde 200 metroko lasterketan

Galdakao Atletismo Taldeko Xabier Capetillo usansolotarrak asteburuan Bilbon antolatu zen Euskadiko Atletismo Txapelketa...
  • Iskander Sagarminagak Manhattaneko hogei zubiak igerian zeharkatzeko erronka burutu du

    Galdakao
    2025-06-30
  • GazT Nahaste lehiaketak 2.000 eurorekin sarituko du Galdakaoko gazteeen proposamenik onena

    Galdakao
    2025-06-30
  • Bizkarra okindegiak denda guztiak itxiko ditu, tartean Galdakaokoak eta Usansolokoak

    Binke
    2025-06-30
  • Txomin Egileor kalea berritzeko lanak hasi dira

    Galdakao
    2025-06-30

Argitaratzailea: Aitu elkartea © CC BY-SA 3.0
Lege Gordailua: BI-41-2016 | ISSN: 2444-9385
Babesleak: Galdakaoko Udala
eta Bizkaiko Foru Aldundia

680 74 32 11
info@binke.eus

Idatziguzu