
Trafiko afekzioak izango dira gaur gauean Galdakao eta Zornotza arteko mugan
TESTUA: Irati Alonso García
ARGAZKIA: DOT Durangaldea
Bizkaiko Foru Aldundiak Ibaizabaleko bidegorriaren Erletxe eta Boroa arteko tartea eraikitzeko lanekin jarraitzen du eta honen ondorioz, trafiko afekzioak izango dira gaur Zornotzako mugan. Errei bat moztuko da eta semaforo sistema jarriko da 22:00etatik 06:00etara.
Galdakaoko Erletxe eta Amorebietako Boroa industrialdeak batzen dituen bidegorria eraikitzen ari da Bizkaiko Foru Aldundia eta lan hauen ondorioz, trafiko afekzioak izango dira gaur, uztailak 9, Zornotzako mugan.
Zehazki, errei bai itxiko dute N-634 errepideko tarte batean, Kortederrako biribilgunea Boroarako norabidean igaro ondoren. Zati horretan semaforo sistema bat jarriko du trafikoa bideratzeko.
Erregulazio horrek 22:00etatik 06:00etara bitarte eragina izango du zirkulazioan, egunez ahalik eta eragozpen gutxien sortzeko. Hala ere, «joan etorriak aldez aurretik planifikatzea eta arreta handiz gidatzea» gomendatu du Galdakaoko Udalak.