TESTUA ETA ARGAZKIA: Irati Alonso García
Usansoloko Udalak abian jarri du udalerrian genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxebizitzaren funtzionamendua arautuko duen erregelamendua egiteko prozedura. Horretarako, herritarren laguntza eskatu du eta hemen batu dugu parte hartzeko jakin beharrekoa.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 133.1 artikuluan xedatutakoa betez, Usansoloko Udalak martxan jarri du gure udalerrian genero-indarkeriaren biktima diren emakumeentzako harrera-etxebizitzaren funtzionamendua arautuko duen erreglamendua egiteko prozedura.
«Ekimen honek esparru juridiko argia, egonkorra eta gardena ezartzeko beharrari erantzuten dio, funtsezko baliabide horretarako sarbide berdinzalea, segurua eta duina bermatzeko», adierazi du Udalak.
Prozesu honetan usansolotarrek parte hartu dezakete, Usansoloko Udalaren erregistro elektronikoaren bidez, edo aurrez aurre, Txapelena baserrian.
«Zure parte-hartzea funtsezkoa da erregelamendu bat eraikitzeko, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen benetako premiei erantzungo diena eta erakundeek berdintasunarekin eta babesarekin duten konpromisoa indartuko duena», azpimarratu du Udalak.