Santakurtzen ondorioz trafiko mozketak izango dira herrian hurrengo egunetan zehar. Hemen batu ditugu mozketen datak eta ordutegiak.
Gaur hasiko dira Santarkutzak, ohiko kuadrilen desfile eta txupinarekin, eta irailaren 21ean amaituko dira. Hamar egun hauetan zehar trafikoan aldaketak izango dira Galdakaon, Udalak eta Galdakaoko Udaltzaingoak ezagutzera eman dutenez.
Zehazki, hauek izango dira mozketan data eta ordutegiak:
Gaur, irailak 12
· Juan Bautista Uriarte kalea: itxita 18:00etatik 21:00etara (desfilea)
· Ganekogorta kalea (1 – 9 zk.): itxita 22:00etatik 00:30era (triziklo lasterketa)
· Gipuzkoa kalea:
Irailak 13, zapatua
· Juan Bautista Uriarte kalea: aldizkako mozketak 10:00etatik 14:00etara (Txirrindularitzako Santa Cruz Sariaren 55. edizioa)
· Juan Bautista Uriarte kalea (31 – 63 zk.): itxita 16:00etatik 20:00etara (ohe-lasterketa)
· Muguru kalea (Zamakoa eta Bernart Etxepare artean): 11:00etatik itxita (orkestra). Tarte horretan garajea ez erabiltzea gomendatzen da
Irailak 14, domeka
· Juan Bautista Uriarte kalea (63 zk. – Elexalde): 14:30etik 20:00etara itxita (goitibeherak)
· Zabalearako sarbidea Abusutik (N-634): itxita.
Irailak 20, domeka
Muguru kalea (Zamakoa eta Bernart Etxepare artean): 11:00etatik itxita (orkestra). Tarte horretan garajea ez erabiltzea gomendatzen da.
Gipuzkoa kalea
· Irailak 12aren 20:00etatik astelehenera, lehen orduan
· Irailaren 19aren 20:00etatik jaiak amaitu arte
Galdakaoko Udaltzaingoak herritarren laguntza eskertu du, eta joan etorriak aldez aurretik planifikatzea eskatu du.