Jaien erdialdean Antzeko doa Kuadrillen Txapelketako lehenengo postuan

Argazkia: Ander Lopez.

Atzo iritsi ziren aurtengo Santakurtzak bere erdibidera, eta Kuadrillen Txapelketako puntu guztiak batuta errepasoa egin nahi izan du BINKEk. Une honetan Antzeko taldea doa txapelketako lehenengo postuan, eta gertutik jarraitzen diote ondoko albistean batu ditugun beste lau kuadrillek.

Santakurtzek atzo, irailak 15, bete zuten bosgarren eguna eta horrela hamar eguneko jaiak erdibidera heldu ziren. Gaur Kuadrillen Txapelketako emaitzei errepaso egin eta emaitzak batu ditu BINKEk argitalpen honetan.

Aurten 50 talde ari dira Santakurtzetako Kuadrillen Txapelketan parte hartzen, eta guzti hauetatik badira jaien erdibidean dagoeneko 300 puntu edo gehiago lortu dituzte bost taldek eta ondoko zerrendan batu ditugu. Antzeko kuadrillakoak, iazko irabazleak, dira lehen postuan momentuz, 392 punturekin.

Hauek dira, Santakurtzetako erdibidean, 300 puntu baino gehiago eskuratu dituzten kuadrilak:

  1. Antzeko, 392 puntu.
  2. Dbkatu, 390 puntu.
  3. Firu, 348 puntu.
  4. Gusak, 334 puntu.
  5. Ah Bittu!, 307 puntu.


situs togel

situs toto