Sei eta zazpi urteko kartzela-zigorra, Galdakaon kokainarekin harrapatutako bi ertzainentzat

Argazkia: EFE

Bizkaiko Auzitegiak 6 eta 7 urteko kartzela-zigorra ezarri die bi ertzaini, 2022an Galdakaon 54,8 kilo kokainarekin harrapatu ostean. Auzitegiaren esanetan, osasun publikoaren aurkako delitua «oso garrantzitsua» izan zela, kopuru handiarengatik.

Sei urte eta erdiko eta zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra eta hiru milioi euroko isuna ezarri die Bizkaiko Auzitegiak bi ertzaini, Galdakaon eta inguruetan drogarekin trafikatzeagatik.

Kasu bietan, auzitegiak ebatzi du osasun publikoaren aurkako delitua «oso garrantzitsua» izan zela, izan ere, 54,8 kilo kokaina aurkitu zituzten Galdakaon, inputatu nagusiaren etxean.

Ertzaintzak hilabeteak zeramatzan ertzaina biak ikertzen eta 2022ko maiatzean atxilotu zituen. Droga Bizkaiko eta inguruko herrietan saltzeko asmoa zutela frogatu du orain epaiketak eta hirugarren ertzain bat absolbitu du.