Aurten musika ikasteko dirulaguntzak eskatzeko deialdia ireki du Usansoloko Udalak. Eskaerak 2026ko irailaren 26ra bitarte aurkeztu daitezke, Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Txapelena baserrian.
Ikasturtea hasi da dagoeneko, eta horrekin eskolaz kanpoko ekintzetan izena emateko garaia. Usansolon esaterako, musika ikasteko dirulaguntzak eskatzeko deialdia ireki du Udalak.
Eskaera egiteko epea zabalik dago irailaren 26ra bitarte, eta Udalaren egoitza elektronikoaren bidez edo Txapelena baserrian egin daiteke.
Musika ikastaroetan, kontserbatorioetan edo musikaeskola publikoetan parte hartzea sustatzea da dirulaguntzaren helburua, eta informazio gehiago ezagutu daiteke Usansoloko Udalaren webgunean.




