Igaro da honezkero Santakurtzetako lehen asteburua eta galdakoztarrek hamaika ekintzaz gozatzeko aukera izan dute egun hauetan zehar. Hauetako zenbaitetan izan da BINKE eta hemen batu ditugu hauek utzitakoaren 250 irudi koloretsu.
Kuadrillen igoerak eta txupinazoak hasiera eman zien barikuan aurtengo Santakurtzei eta ordutik jai giroa izan da nagusi Galdakaon.
Herritarrek hainbat eta hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izan dute jaien lehen asteburuan, besteak beste, kuadrillentzako triziklo eta ohe lasterketak, paella txapelketa eta Su Ta Gar taldearen eta Galdakaoko Da Capo Musika Bandaren kontzertuak.
Hauetan eta beste hainbatetan izan da BINKE ere, eta hemen batu ditugu 250 irudi:




















































































































































































































































