Zabalik dago honezkero Galdakaoko Helduen Heziketa Ikastetxean izena emateko epea, irailaren 26ra arte. DBHko titulua lortzeko, informatika eta hizkuntzak ikasteko, eta nazionalitatea lortzeko azterketa prestatzeko aukera ematen du ikastetxeak.
Galdakaoko Helduen Heziketarako Ikastetxeak prestakuntza arautua zein ez arautua eskaintzen die doan 18 urtetik gorakoei eta honezkero zabalik dago ikasturte berriako izena emateko epea irailaren 26ra bitarte.
Irakaskuntza arautuari dagokionez, HHIk Bigarren Hezkuntzako gradua lortzeko aukera eskaintzen du. Zehazki, posible da lauhileko bakoitzean DBHko maila bat egitea, modu malguagoan eta pertsona bakoitzaren beharrizanei egokituta, talde txikien bidez egiten baita, goizez edo arratsaldez. Ikastaroa bertoko herritarrei zein atzerrikoei zuzenduta dago.
Bestalde, arautu gabeko prestakuntzari dagokionez, zentroak 1. eta 2. mailako informatika eskolak ematen ditu, baita hainbat hizkuntzatakoak ere: euskara, frantsesa, ingelesa eta gaztelania. Azken hori atzerritarrei zuzenduta dago batez ere. Pertsona horiek nazionalitatea lortzeko azterketa ere prestatu dezakete.
Informazio gehiago ezagutu daiteke webgunean, 944566098 telefonora deituta edo Whatsapp bidez 688810808 telefonoan. Jendaurreko ordutegia aldiz, 10:00etatik 12:00etara da astelehenetik barikura, eta 17:00etatik 19:00etara astelehenetik eguaztenera, Urreta kaleko 4. eta 6. zenbakietan.




