Aurrera doaz Santakurtzak eta galdakoztarrek hamaika ekintzez gozatzen jarraitzen dute. Aurreko hiru egunetan esaterako, paddle surf, hanburgesa eta playback txapelketetan parte hartu dute kuadrillek, eta Demode Quarteten eta Chakanaren kontzertuak hartu ditu Kurtzeko plazak. Hauetan eta beste hainbatetan izan da BINKE, 100 irudi hauek batzeko.
Amaierara hurbiltzen ari dira aurtengo Santakurtzak baina azken asteburura heldu baino lehen, astean zehar eskaintzen ari diren ekintzetan ere gozatzen ikusi ditugu galdakoztarrak.
Kuadrillek paddle surf, zelai erre, furor-furor, hanburgesa eta playback txapelketetan hartu dute parte aurreko egunetan zehar, eta Demode Quartet eta Chakana taldeek kontzertuak eskaini dituzte Kurtzeko plazan.
Azken honek urteroko bertso jaialdia hartu zuen ere, hainbat aurpegi ezagunen parte-hartzearekin.
Ekintza guzti hauetan eta beste hainbatetan izan da BINKE, eta hemen batu ditugu astelehenetik eguaztenera Santakurtzek emandakoaren 100 irudi:







































































































