Triathlon Galdakao kirol elkarteak Akuatloi Txikia antolatuko du lehen aldiz. Irailaren 28an izango da eta izena emateko epea zabalik dago.
Triathlon Galdakao kirol elkarteak hainbat froga antolatzen ditu urtean zehar, hauetako batzuk etxeko txikienentzat, eta aurten lehen aldiz Akuatloi Txikian parte hartzeko aukera eskainiko die.
Irailaren 28an antolatuko du hitzordua, eta izena emateko epea zabalik dago webgune bitartez.
Irteera 09:15ean izango da eta Elexaldeko igerilekuetan egingo dute frogaren lehen zatia, eta bigarrena atletismo pistan. Mailaren arabera distantzia ezberdinak egingo dituzte.
Informazio gehiago ezagutu daiteke taldearen sare sozialetan.




