Kuadrillen txapelketako sari banaketarekin, aurtengo Santakurtzak amaitu ziren atzo gauean. Aurreko hamar egunetan zehar hamaika ekintzez gozatzeko aukera izan zuten galdakoztarrek eta BINKE hauetako hainbatetan izan zen, 375 argazki hauek batzeko.
Atzean geratu dira honezkero Santakurtzak. Atzo gauean Kuadrillen Txapelketako sari banaketa egin zen Kurtzean eta ondoren kuadrillek maskotak erre zituzten Ardanza parkean.
Hau izan zen jaietako azken ekintza baina aurreko hamar egunetan beste hainbatetan parte hartzeko aukera izan dute galdakoztarrek. Besteak beste, musika, dantza eta frogak eskaini dituzte aurten antolatzaileek.
Hauetako hainbatetan izan zen BINKE eta hemen batu ditugu Ander Elorduik eta Peio Zamalloak egindako 375 irudi.






















































































































































































































































































































































































