Fran Yestek areto-futbolean jokatuko du, Usansolon

Fran Yeste Athletic Clubeko jokalari ohiak futbolean jokatuko du berriro eta Usansolon egingo du. UFS Usansolo areto-futbol taldean arituko da, bere anaia Danirekin batera.

Duela urte batzuk erretiroa hartu ostean, Fran Yeste Athletic Clubeko jokalari ohiak futbolean jokatuko du berriro aurten, eta Usansolon egingo du.

Deia egunkariaren arabera, 45 urteko futbolaria UFS Usansolo areto-futbol taldean arituko da denboraldi honetan, bere anaia Dani Yesterekin batera.

Talde usansolotarrak asteburu honetan hasiko du liga 3. Mailan, Aguraingo Oriamendi taldearen aurka Unkinan.