EGITARAUA | Elexalde auzoko jaiak ospatuko dira asteburuan

Argazkia: Ander Elordui

Elexalde auzoko jaiak ospatuko dira bihartik domekara bitarte. Kalejira, Soka-Dantza eta erromeria izango dira, besteak beste. Hemen batu dugu egitarau osoa.

Asteburuan ospatuko dira Elexaldeko jaiak, Goiko Elizako Batzarra Kultur Elkartearen eskutik. Bariku eta zapatuan zehar hainbat ekintza antolatuko dituzte eta domekan aldiz, hildakoen omenezko meza ospatuko da.

Hemen batu du BINKEk egitarau osoa:

Urriak 3, barikua
19:20 Jai-deia, kanpai-hotsean
19:30 ‘Galdakaotik Himalayara ELAren alde’ hitzaldia Izaskun Elejaga eta Kepa Lizarragaren eskutik

Urriak 4, zapatua
08:30 Ibilaldi jakingarria Xabier Orue-Etxebarriaren eskutik, Ganguren Mendi Taldearen laguntzarekin
10:00 Artzain txakurren nazioarteko IX. topaketa
11:00 Hamaiketakoa jai esparruan
12:00 Kalejira auzoan zehar, Ad Libitum txistu bandarekin
13:00 Soka-Dantza Andra Mari Dantza Taldearekin
13:30 Artzain txakurren topaketako sari banaketa
13:40 Inguruko fruta, barazki eta produktuen enkantea, Eguzkik animatuta
15:00 Herri bazkaria herriko txoko eta taldeekin
17:00 Umeentzako herri jolasak
18:00 Musika emanaldia, Andra Mari elizan
19:00 Erromeria, jai esparruan

Urriak 5, domeka
13:00 Meza Elexaldeko hildakoen oroipenean
13:45 Udal bandaren kontzertua