Paziente ostomizatuen inguruko erakusketa ikusgai dago Usansoloko ospitalean

Argazkia: Barrualde-Galdakaoko ESI

Usansoloko ospitaleak paziente ostomizatuei buruzko argazki-erakusketa jarri du ikusgai. Ainhoa Perez Olaeta argazkilariak egindako irudien helburua «pertsona ostomizatuen eguneroko bizitzara gerturatzea da».

Ostomia prozedura kirurgiko bat da, zeinetan irekidura bat sortzen da sabelean, gernua eta eginkariak poltsa baterantz ateratzeko aukera emanez. Pazieenteen hitzetan, «oso gogorra» da, eta oraindik «tabu» den gaia da.

Horregatik hain zuzen, paziente ostomizatuen egoera gerturatzeko helburuz, argazki-erakusketa antolatu du Usansoloko ospitaleak.

Erakusketa ikusgai dago ospitaleko 0 solairuan eta Barrualde-Galdakaoko ESIko Ainhoa Perez Olaeta argazkilariak paziente batzuei egindako irudiak batzen ditu.

«Estigmak alde batera utzi eta begirada gizatiarragoa eta enpatikoagoa sustatu nahi dugu», nabarmendu dute antolatzaileek.