‘Las buenas compañías’ pelikularekin zine forum saioa antolatuko du Mairik

Argazkia: Filmin

Mairi Emakume Feminista Batzak zine forum saioa antolatu du barikurako, urriak 17. Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da eta ‘Las buenas compañías’ pelikula aztertuko dute parte-hartzaileek.

Zine forum saioak antolatu ohi ditu Mairi Emakume Feminista Batzak eta barikurako, urriak 17, hitzordu berria eskainiko du.

Saioa Torrezabal Kultur Etxean izango da 18:30ean eta ‘Las buenas compañías’ pelikula aztertuko dute parte-hartzaileek.

Pelikula hau 2023an estreinatu zen eta feminismoa sustatzen murgiltzen den gazte baten istorioa azaltzen du. Silvia Munt da zuzendaria eta aktoreen artean Itziar Ituño dago.

Antolatzaileek azaldu dutenez, proiekzioaren ostean eztabaidarako gunea zabalduko dute, iritziak partekatzeko eta hausnartzeko.