ARGAZKIAK | Sormeneren zortzigarren edizioa 50 iruditan

Argazkiak: Ander Elordui

Urriaren 4an hasi eta atzo amaitu zen Sormeneren zortzigarren edizioa. Galdakaoko sorkuntzen plazak hainbat ekintza hartu ditu astean zehar eta BINKE hauetako batzuetan izan da, 50 irudi hauek batzeko.

Amaitu da honezkero Sormene Galdakaoko sorkuntzen plazaren beste edizio bat. Urriaren 4an hasi zen zortzigarren edizioa eta atzo, urriak 12, amaitu zen.

Zazpi ekintza hartu ditu aurtengo edizioak, besteak beste, ‘rr_6_erre(AH)ala’ Maialen Lujanbioren errezitaldi poetiko-performatibo ikus-entzunezkoa, ‘Exodus’ operaren inguruko solasaldia eta Lasala dantza konpainiaren 10. urteurrenaren ikuskizuna.

Halaber, ‘Karmele’ filmaren estreinaldia eta mahai-ingurua Asier Altuna zuzendariarekin eta ‘Gizarte eta garai likidoak Galdakaoko literatura idazleen begietatik’ errezitaldia hartu ditu Sormenek.

Guzti hauetan izan da BINKE, 50 irudi hauek batzeko.