Irune Basagoitik irabazi zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelketako Galdakaoko saioa

Argazkia: Bertso.eus

Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko saioetako bat hartu zuen zapatuan Torrezabal Kultur Etxeak eta Irune Basagoiti izan zen irabazlea. Ezagutu parte-hartzaileen puntuazio guztiak albiste honetan.

Zapatuan, urriak 11, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko saioetako bat antolatu zen Galdakaon, Torrezabal Kultur Etxean, eta bertan sei bertsolarik hartu zuten parte.

Irune Basagoitik irabazi zuen saioa 473 punturekin eta honi esker, Barakaldoko finalaurrekora zuzenean sailkatu zen.

Hauek izan ziren Galdakaoko hitzorduan bertsolariek eskuratutako puntuak:

  • Irune Basagoiti Agirre: 473
  • Enare Muniategi Etxabe: 459
  • Bittor Altube Sarrionandia: 452
  • Asier Galarza Garai: 451
  • Paule Ixiar Loizaga Legarra: 440
  • Araitz Katarain Mugarza: 432