Ipuin kontaketa eta sormen saioen ziklo berria jarri du martxan Galdakaoko Udalak, herriko haurrei zuzendua. Ekimena urrian, azaroan eta abenduan zehar garatuko da eta hemen batu ditugu ordutegiak.
Galdakaoko Udaleko Gazteria arloak haurrei zuzendutako ipuin kontaketa eta sormen saioen ziklo berria jarri du martxan. Ekimena urrian, azaroan eta abenduan zehar antolatuko da, Torrezabal eta Aperribaiko liburutegietan.
Saio hauetan istorioek Gaizka Chamizo aktore galdakoztarraren eskutik bizia hartuko dute, «haurrekin konektatzeko duen hurbiltasuna eta sentsibilitateagatik ezaguna». Chamizok ipuin kontalari eta bidelagun lana egingo du, haurrei irakurketaren bidetik lagunduz.
Zikloa hiru gai nagusiren inguruan antolatu da: emozioak, beldurrak eta zentzumenak. Gai horien bidez, «haurrek beren barne mundua eta inguruko errealitatea modu dibertigarri eta irudimentsuan esploratzeko aukera izango dute».
Ekimen honen helburua irakurketa, adierazpen artistikoa eta emozionala sustatzea da, baita liburutegien ikaskuntza eta elkarbizitzarako espazio bizien izaera sendotzea ere.
Saioak erabat doakoak dira eta ez da beharrezkoa aurretik izena ematea, «nahikoa da hurbildu eta parte hartzea».
Hauek dira hurrengo saioen data eta ordutegiak:
– Urria: emozioen aurrean
Torrezabal Liburutegia
Urriak 21: Sormen tailerra
Aperribai Liburutegia
Urriak 22: Sormen tailerra
– Azaroa: beldurren aurrean
Torrezabal Liburutegia
Azaroak 4: Ipuin kontaketa
Azaroak 18: Sormen tailerra
Aperribai Liburutegia
Azaroak 5: Ipuin kontaketa
Azaroak 19: Sormen tailerra
– Abendua: zentzumenen aurrean
Torrezabal Liburutegia
Abenduak 2: Ipuin kontaketa
Abenduak 9: Sormen tailerra
Aperribai Liburutegia
Abenduak 3: Ipuin kontaketa
Abenduak 10: Sormen tailerra