Susana Gorospe Atutxa galdakoztarrak 100 urte bete zituen atzo

Argazkia: Galdakaoko Udala

Atzo, urriak 19, 100 urte bete zituen Susana Gorospe Atutxa galdakoztarrak eta Galdakaoko Udalak aspalditik duen ohiturari jarraiki, bere etxean zoriondu zuten Edurne Espilla jarduneko alkateak eta Amets Iturbe zinegotziak.

Mende oso bat betetzen duten herrikideak zoriontzeko ohitura du Galdakaoko Udalak, eta oraingo honetan Susana Gorospe Atutxa zoriondu zuen atzo, urriak 19.

Atzo bertan Edurne Espilla jarduneko alkateak eta Amets Iturbe zinegotziak bisita egin zioten bere etxean, Ibarluzen.

Aurrez aurre zoriondu zuten eta lore sorta oparitu zioten herri guztiaren izenean.