Galdakaoko Duatloi Inklusiboaren hirugarren edizioa antolatu zuen atzo Galdakao Triatloi Taldeak arrakastaz. Antolakuntzak BINKEri bidalitako hainbat irudi batu ditugu albiste honetan, eta baita kategoria guztietako emaitzak ere.
Kirolariz bete ziren atzo Galdakaoko kaleak, Duatloi Inklusiboaren hirugarren edizioarekin. Galdakao Triatloi Taldeak antolatu zuen beste behin, eta ehunka parte-hartzaile batu zituen txapelketak.
Kategoria ezberdinetan lehiatu zen, eta hauek izan ziren azkarrenak hauetako bakoitzean:
Banaka
Gizonezkoak:
1. Joanes Goitisolo
2. Aratz Aizpurua
3. Urko Larreategi
Emakumezkoak:
1. Malen Arano
2. Eneritz Urrutia
3. Naia Ortiz de Pinedo
Bikoteak
Gizonezkoak:
1. Ander Ginea eta Jon Ibarretxe
2. Josu Ibarretxe eta Nestor Ibarretxe
3. Antonio Garcia eta Unax Garcia
Gizonezkoak (F):
1. Aratz Aizpurua eta Aner Larreategi
2. Martin Zubiaur eta Urko Larreategi
Gizonezkoak (Inklusiboa):
1. Unai Sanchez eta Eneko Sanchez
Emakumezkoak:
1. Sara Salegi eta Maddi Arteaga
2. Ane Aurre eta Aitana San Juan
Emakumezkoak (F):
1. Eneritz Urrutia eta Irune Lopez
2. Maria Rodríguez eta Miriam Macías
Mistoa:
1. Joanes Goitisolo eta Ane Miren Taibo
2. Candela Suances eta Feliz Pérez
3. Koldo Zabalaandikoetxea eta Sara Sardina
Mistoa (F):
1. Ane Gurtubay eta Eneko Alvarez
2. Jon Pernia eta Emma Madaleno
Taldeak
Gizonezkoak:
1. Garraitz Kirol Taldea
2. Sestao Triatloi Taldea
3. Galdakaoko Mozoilo Triatloi Taldea
Emakumezkoak:
1. Ciclista Vibike
2. Getxo Triatloi Taldea
3. Bilbaotri
Emaitzetatik haratago, giro ederra bizi zen parte-hartzaile eta ikusleen artean, eta hemen batu ditugu txapelketak emandakoaren zenbait irudi, antolakuntzak BINKEri bidalitakoak.


















