Torrezabal Kultur Etxeko liburutegia itxita egongo da, gaurtik barikura arte

Argazkia: Jon Gomez Garai.

Galdakaoko kultur etxeko teilatuan egiten ari diren lanen ondorioz, gaurtik bariku eguerdira bitarte, Torrezabal Kultur Etxeko helduen liburutegia itxita egongo da erabat. Ondoko albistean batu du BINKEk Udalak emandako lanen azalpena.

Galdakaoko Torrezabal Kultur Etxeko estalki eta teilatua berritzen ari da Udala, eta lan horiek makina gela handitzeko ere baliatu du, «etorkizunari begira makineria berria jartzea» aurreikusten baitu udalerriko erakundeak.

Lan horiek eragina izango dute eraikineko liburutegian gaurtik, urriak 22, bariku eguerdira bitarte, eta ondorioz itxita egongo da datozen hiru egunotan. Baina, zer zerikusi du teilatuko lanak liburutegia ixtearekin?

Hauxe da Galdakaoko Udalak ohar bidez eman duen azalpena, hitzez hitz:

«Eraikinaren estalkian karga proba egitea beharrezkoa da, eta, ohiko proba hori egiten den bitartean, eraikinaren hirugarren solairua hutsik egon behar da. Bertan kokatzen da liburutegia eta, beraz, zerbitzu hori erabiltzaileentzat itxita egongo da bihartik, urriaren 22a osteguna, ostiral eguerdira arte».

Udalak, bere aldetik, «ikasle eta liburutegiko erabiltzaile guztien lankidetza eskertu» gura izan du, eta «lan hauengatik sor daitezkeen eragozpenenak sentitzen» dituela gaineratu.

situs togel

situs toto